XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori horrela: Eske-idazkiaren Eraskin gisa aurkezten den Txostenaren edukinari zera dario: Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Gas Instalatzaileak gaitzeko ikastaroak emateko Baimendutako Entitateen Erregistroa sortzen zuen Industria eta Merkataritza Sailaren 1987.eko Martxoaren 30eko Aginduaren 3. artikuluko zazpi puntuetan agindutako guztiak oso-osoan bete dira.

Energia-Zuzendaritza honek, Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak aldezko informea eman ondoren, zera
ERABAKI DU:
Industria eta Merkataritza Sailaren 1987.eko Martxoaren 30eko Aginduz sortutako Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Gas Instalatzaileak gaitzeko ikastaroak emateko Baimendutako Entitateen Erregistroan, Asociación Técnica Española de Climatización y Refrigeración (Euskal Herriko Elkartea) inskribatzeari baimena ematea.

Inskribapena baimentzen zaion Entitatea, hemendik aurrera, Industria eta Merkataritza Sailaren aipatutako Aginduko 5 eta 6 artikuluetan agindutako eginkizunak betetzera loturik gelditzen da.

Gasteiz, 1987.eko Ekainak 4.

Energia-Zuzendaria, JUAN RAMON LAGO MARTINEZ.